Harremanetarako

Euskara Juridikoaren ataria

EHU/UPV

Jakingarriak

UPV/EHUk Lan eremuko hainbat lege liburua argitaratu du Legeak/Leyes bilduman

 

Sistemaren krisiaren ondoriozko gorabeherez beteriko garai honetan, bete-betean mundu mailako krisi ekonomikoan sartuta gaudela, are beharrezkoagoa da zuzenean langileen babesari begiratzen dion Zuzenbidearen sektorera burua itzultzea lanaren arloko harremanak eta lan-baldintza berriak arautzeari buruz jarduteko.

Azken urteotan hainbat aurrerakuntza egin dira langileen babesaren eremuan, sindikatuen jardueraren eta oparoaldi ekonomikoko urteen emaitza gisa, eta horren ondorioz, Europa mailan aurrealdean gaude gai horri dagokionez. Hala ere, gaur egun, eta krisi ekonomikoaren ondorioz bereziki, babesaren eremu hori guztia berraztertzen ari da, oso arriskutsu eta lekuz kanpokotzat agertzen baita. Izan ere, langilearen babesa eta gizarte-babesa oro har funtsezko osagaia dira gure Gobernuarentzat, hain funtsezkoa ezen ez duen inolako murrizketarik pairatu behar. Eta asmo horixe dugu gure eguneroko eginkizunetan arautu eta legeak onartzen ditugunean.

Ildo horretatik, Legeak/Leyes Saileko Lan eremuko hainbat lege liburuan, lanaren eremuko ordenamendu juridikoari dagozkion funtsezko hiru arau biltzen dira: Gizarte Alorrean Arau Hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bategina, Aldi Baterako Lan Enpresen Legea eta Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoa. HIrurak helbide honetan daude eskuragarri: http://www.euskara-juridikoa.eus/fitxategiak/dokumentuak/legeak_argitalpenak/legeak-leyes-13_lan-eremuko-hainbat-lege.pdf

Esteka: Lan eremuko hainbat lege

Atzera
ARGITALPENAK
BALIABIDEAK
Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetza Euskara Institutoa Zuzenbide Fakultatea Euskal Filologia Saila Euskara zerbitzua

© 2012 euskara juridikoaren ataria

 

Arduraduna: Joseba Ezeiza Ramos, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila (UPV/EHU)