Harremanetarako

Euskara Juridikoaren ataria

EHU/UPV

Jakingarriak

UPV/EHUk Jabetza industriala. Markei buruzko legeria liburua argitaratu du Legeak/Leyes bilduman

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Argitalpen Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren laguntzaz "Legeak-Leyes" bilduman Jabetza Industriala. "Markei buruzko legeria / Propiedad industrial. Legislación sobre marcas" liburua argitaratu du.

Liburu honek, euskararen erabilera alor juridiko guztietan sustatzeko asmoaren lekuko, ele bietan biltzen ditu marka gaietan hainbat erakundek emandako arauak.

Bertan Europar Batasuneko 2008/95/EE Direktiba eta Kontseiluaren 207/2009 (EE) Erregelamendua daude eta Espainiar estatuari dagokionez, Markei buruzko 17/2001 Legea eta 687/2002 Errege Dekretua jasotzen ditu. Halaber, Marka Zuzenbideari buruzko Singapurko Tratatua, 2006ko martxoaren 27an egindakoa, eta honi lotutako Erregelamendua, Ebazpena eta Tratatua berresteko tresna eskaintzen ditu.

Bi hizkuntzetan aurkeztutako liburu hau baliagarria da oso jarduera ezberdineko pertsonentzat; probetxugarria da herri-agintarientzat, operadore juridikoentzat, unibertsitateko ikasle-irakasleentzat, enpresa arduradunentzat eta, oro har, gai hauetan interesa duen herritar ororentzat.

Iturria: Justizia.net web-ataria

Atzera
ARGITALPENAK
BALIABIDEAK
Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetza Euskara Institutoa Zuzenbide Fakultatea Euskal Filologia Saila Euskara zerbitzua

© 2012 euskara juridikoaren ataria

 

Arduraduna: Joseba Ezeiza Ramos, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila (UPV/EHU)