Harremanetarako

Euskara Juridikoaren ataria

EHU/UPV

Jakingarriak

I+Gko lehenengo saria jaso du Eusko Legebiltzarrak ADI parte-hartze plataformagatik
I+Gko lehenengo saria jaso du Eusko Legebiltzarrak ADI parte-hartze plataformagatik
 
IKT proiektu gisa praktika ontzat jo du Parlatic Parlamentu autonomikoetako informazio eta komunikazioko teknologia-departamentuetako profesionalek osatzen duten elkarteak.
 
Ekainaren 7 eta 8an Parlatech 2012 Jardunaldiak egin ziren Balear Irteletako Parlamentuan, parlamentu autonomikoetako IKT profesionalen lehenengo topaketa izan dena.
 
Eusko Legebiltzarrak ADI plataforma (aportatu, eztabaidatu, eragin) aurkeztu zuen, herritarren komunikazio eta parte-hartze prozesuan integratutako proiektu gisa.  
 
Plataforma hau 2011ko azaroaren 29an aurkeztu zuten Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta Mahaiko kideek.Ordutik jendearen parte-hartzera ireki dira klima-aldaketari buruzko lege-proiektua, kiroleko dopinaren aurkakoa eta gazteriari buruzkoa, eta espero da laster ere eztabaidagai jartzea Euskadiko udal-legearen proiektua.
 
Parte-hartzea handia ari da izaten erreminta berrian.Plataformara zuzenean iritsi daiteke, eta horrez gainera erraztu egiten da herritarrekiko interakzioa sare sozialekin etengabe komunikatuz.Facebook eta Twitter jasotzen ari dira, eta eremu gehiagotara zabaltzen, plataformara bere proposamenekin hurbiltzen diren guztien komentarioak.
 
Parlamentariak informatuta egoten dira prozesu guztian zehar izaten ari den parte-hartzearen eboluzioaz eta egiten ari diren proposamenez, batez ere zuzenketen epea amaitu baino lehen, era horretara talde parlamentarioek jaso ahal izan ditzaten herritarren proposamenak .
 
Iturria: http://www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org/eu/edukia/igko-lehenengo-saria-jaso-du-eusko-legebiltzarrak-adi-parte-hartze-plataformagatik
Deialdiak plataforman sartzen dira, eta gisa horretar herritarrak informatuta daude tramite parlamentarioez eta eztabaida zer egoeratan dagoen Eusko Legebiltzarrean.
 
Erreminta honek aukera ematen du lege-proiektuak herritarrei irekitzeko, ekarpenak egin ahal izan ditzaten eta eztabaidatu eta nolabait eragin ahal izaten dezaten. Ba erreminta hau izan da I+G edo IKT proiektu gisa praktika ontzat errekonozitu dutena gainontzeko parlamentu autonomikoek pasa den astean.
Atzera
ARGITALPENAK
BALIABIDEAK
Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetza Euskara Institutoa Zuzenbide Fakultatea Euskal Filologia Saila Euskara zerbitzua

© 2012 euskara juridikoaren ataria

 

Arduraduna: Joseba Ezeiza Ramos, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila (UPV/EHU)