Harremanetarako

Euskara Juridikoaren ataria

EHU/UPV

Ikasmaterialak · ArgitalpenaK

Ikasketak euskaraz egiteko aukera eskaintzearekin bat, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultatean etengabeko lana egin da euskarazko eskuliburuen eskaintza zabaltzen joateko. Lehenbizi, itzulpenaren-bidea jorratu zen. Horren emaitza dira 90.eko hamarraldiaren hasieran argitaratutako lau lan: Zuzenbide Zibilaren Hastapenak, Zuzenbide Konstituzionala I, Zuzenbide Konstituzionala II eta Familiaren Zuzenbidea.

Baina berehala ikusi zen emankorragoa izango zela materialak zuzenean euskaraz sortzea. Ahalegin horren emaitza dira paperean argitaratutako hainbat lan: Zuzenbide Penaleko eta Zuzenbide Zibilek Koadernoak, Ekonomiaren Hastapenak, Zuzenbide Zibila eta Merkatal Zuzenbidea, Zuzenbidea eta Enpresa, Zuzenbide Teoriari buruzko eskuliburua, Oinordetza Zuzenbidea, Zuzenbide Penaleko Zati Orokorra eta Pertsonaren Zuzenbidea, Administrazio Zuzenbidearen Hastapenak, Zuzenbide Sindikala

Hasierako ahaleginak ekimen partikularrak izan ziren, hein handi batean. Baina, 2003/2004 ikasturtean Zuzenbide Fakultateak euskarazko irakaskuntza-materialak sortzeko egitasmo bat proposatu zion UPV/EHUren Euskara Errektoreordetzari. Harrezkero, hainbat lan garatu eta argitaratu dira UPV/EHUren Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Gehienak formatu elektronikoan zabaldu dira ikasmaterialen testubiltegian. Hona sarean eskuragarri dauden lanen zerrenda:

2003        Zuzenbide Penaleko Ikasgaiak. Zati orokorra eta zati berezia

2005        Oinordetza Zuzenbidea

2005        Zuzenbide Zibileko Ikasgaiak. Pertsona

2006        Zuzenbide Prozesalerako Sarrera

2007        Epai-babes zibil adierazlea: Prozesu zibil adierazle arruntak

2007        Estatuko Zuzenbide Eliztarra. Atal Orokorra

2007        Euskal Zuzenbide Zibila

2007        Euskal Zuzenbide Zibilaren oinarriak

2007        Oinordetza Zuzenbidea

2007        Prozesu zibila: exekuzioa eta kautelazko neurriak

2007        Zigor prozesu adierazlea

2007        Zigor-prozesua: exekuzioa eta kautela

2008        Administrazio Zuzenbidea - Atal Berezia

2008        Konstituzio zuzenbidea

2008        Prozesu zibil bereziak

2008        Zuzenbide Erromatarreko Praktikak

2009        Eskubide Errealak

2009        Familia Zuzenbidea

2009        Ministerio Fiskala espainiar ordenamentu juridikoan

2009        Ondasun zuzenbidea

2010        Administrazio zuzenbidea eta ekonomian esku hartzeko teknikak

2010        Ezkontza-Sistema eta Kontzientzia-Askatasuna

2010        Lan Prozesua

2010        Zigor Prozesu Bereziak

2011        Adingabeen zuzenbide penala

2011        Bake epaitegien antolaketa eta lana

2011        Balore-tituluak: kanbio-letra, txekea eta zor-agiria

2011        Zuzenbide zibila I

2011        Zuzenbide zibila III (Betebeharren zuzenbidea, erantzukizun zibila eta kontratuen teoria)

2011        Zuzenbide zibila: obligazio-zuzenbidea eta erantzukizun zibila

2012.       Administrazioko eta Zuzenbideko euskara: Ikuspegi jurilinguistikoa (argitaratze bidean)

Azken urteotan UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko hainbat irakasleek beste lan batzuk ere argitaratu dituzte euskaraz beste argitaletxe eta erakunderekin elkarlanean: Zuzenbideaz Teoria Kritiko OrokorraLan Zuzenbidearen Iturriak, Prozedura Zibileko Lege BerriaLan-zuzenbide jurisdikzionala, Zerbitzu Publikoen Kontzeptua eta Kudeaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena, Publizitate zuzenbideko eskuliburua, Arbitrajea gatazka juridikoak konpontzeko beste baliabidea, Zuzenbide Penala arrazakeriaren eta xenofobiaren aurrean, Kontzientzia-askatasuna Jurispurdentziaren praxian, eta abar.

 

Ikus Argitalpenak

ARGITALPENAK
BALIABIDEAK
Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetza Euskara Institutoa Zuzenbide Fakultatea Euskal Filologia Saila Euskara zerbitzua

© 2012 euskara juridikoaren ataria

 

Arduraduna: Joseba Ezeiza Ramos, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila (UPV/EHU)