Harremanetarako

Euskara Juridikoaren ataria

EHU/UPV

GLX

Blog hau EHUren Zuzenbide Fakultatean sortu dugu “Euskara Juridikoa” irakasgaian egiten ditugun lanak eta gogoetak sarean zabaltzeko. Irakasgai hau Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailak eskaintzen du Zuzenbide ikasketen bi zikloetan (Euskara Juridikoa I eta II). Helburu nagusiak hiru dira:

  • Euskarak administrazioan eta arlo juridikoan duen egoera aztertzea
  • Administrazioko eta arlo juridikoko hizkuntza-ereduen iturriak eta berezkotasunak ezagutzea
  • Administrazioko eta arlo juridikoko hizkeren inguruko kontsulta-baliabideak beregaintasunez erabiltzea

Blog hau Joseba Ezeizak administratzen du. Irakasgaiaren arduraduna da bera. Baina, bertan aurkituko dituzuen ekarpen gehienak fakultateko ikasleek egin dituzte. Hala ere, blog irekia da hau. Beraz, sarean endredatuta bazabiltza, eta interesa baldin baduzu gurekin batera aztertzeko zer bide jorratzen dituen euskararen garapenak administrazioan eta arlo juridikoan, hemen duzu txoko bat, GARALEX 2.0. talaian.

Esteka: http://www.ehu.es/ehusfera/garalex/

ARGITALPENAK
BALIABIDEAK
Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetza Euskara Institutoa Zuzenbide Fakultatea Euskal Filologia Saila Euskara zerbitzua

© 2012 euskara juridikoaren ataria

 

Arduraduna: Joseba Ezeiza Ramos, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila (UPV/EHU)